Mintzakide: ikasturte berriarekin lekuko aldaketa dinamizatzaile lanetan

Korrikan euskararen lekukoa eskuz esku pasa zen udaberrian, Garesetik abiatu eta Euskal Herri osoa zeharkatu zuen euskararen aldarriak, eta halaxe egin berri du ere eskualdeko Mintzakideren dinamizazio ardurak: azken urteotan Garesko Ane izan badugu arduradun, orain Eraulgo Maitek hartu egitasmoa gidatzeko ardura. Jakina denez, mintzapraktikan bospasei laguneko taldeak elkartzen dira egiten da eta parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea.

Jadanik zabalik da izena emateko epea, euskaraz lagunartean, giro ezin hobean aritzeko. Euskaraz bizi nahi dutelako, beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko edota euskaraz gozatzeko, arrazoi ezberdinak medio, gaur egun lagun askok hartzen dute parte egitasmo honetan eta urte honetan kopuru hori igotzeko asmoa dago.

Euskarazko komunitate bat baino gehiago Mintzakideen komunitatea ez da soilik elkarrekin euskaraz hitz egiteko tartea, baizik eta esperientziaz, bizipenez eta emozioez osoturiko mundu zabal bat. Aisialdian euskaraz gozatzea da helburu, adiskide giroan hizketan aritu.

Hainbat mintzalagun euskaldunei gonbitea luzatzen: etorri mintzalagunen mundura!

Izan ere, esperientziak erakutsi digu hizkuntza bat bidelagunekin batera ikasten bada, orduan indartzen dela haren erabilera. Kalean ere imajinatzen ez zenuen hamaika pertsonekin hasiko zara euskaraz hitz egiten.

Mintzakide egitasmoan izena emateko aukera eta informazioa herri edo eskualdeko Udal edo Euskara Teknikarien bulegoan, euskaltegietan edo www.mintzalaguna.eus gunean duzu eskura. Eskatzen duena baino gehiago ematen duelako bueltan. Eta, bete-betean parte hartu aurretik dastatu nahi baduzu mintzakide, aukera aparta izanen duzu azaroaren 22an: Sukaldaritza tailerra eta, ondoren, sukaldatutakoa afaltzeko aukera izanen baituzu (Allozko elkartean).

Informazio gehiago behar izanez gero, lizarbeibar.mintza@gmail.com helbidera idatzi edo 672 050 155 telefono zenbakira deitu.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena