Go!azen musikalerako asteburuan jada 300 bat sarrera salduta

Abenduaren 14ko larunbatean Go!azen musikala izanen dugu Lizarrako Los Llanos Kulturagunean. Azken bi urteotan bezala, aurten ere bi saio izanen dira arratsalde berean. Une honetan 50 bat sarrera saldu dira 16:00etako saiorako eta beste 250 inguru 18:00etako saiorako.

Sarrerak eskuragarri daude Kulturaguneko txarteldegian, totem elektronikoetan eta baita online ere. Txartelaren prezioa 11 euro dira (online erosita 55 ct.ko errekargua du).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena