Mintzakide 2013-2014: BIDEO-LABURPENA eta eskutitza

Abestien Kredituak: “Aitormena” (Ertzainak) eta “Euskara da Euskal Herri” (Altsasuko Ikastola)

Lizarraldeko eta Izarbeibarko 2013-2014 Mintzakide amaitu berri dugun honetan, dinamizatzailearen eskutik datorkigu urte osoa nolabait laburbiltzen duen bideotxoa. Horretaz gain ikasturteari agurra emateko idatzitako eskutitza ere bertan topatuko duzue. Zuen gustukoa izanen delakoan, hurren arte!

Mintzakide 2013-2014

(Bideo bera Youtuben)

Ikasturtea bukatu da eta Mintzakide ere horrekin batera, azken hitz batzuk besterik ez dira falta. Oso gustura izan naiz zuekin, eskerrik asko denoi beraz; horren erakusle ikasturte bukaerako bideoa. Bideo hau, iazkoaren aldean, ezberdina dugu. Bertan historia bat kontatzen saiatu naiz, hori dela eta argazki-bideoen aukeraketa.

Badakit zuotako asko ez zaretela argazkietan agertu baina historia hau zuena ere bada, mintzakide guztiona, zuek eta zuen artean eraiki duzue kontakizun hau. Komunitate bat osatzen dugu eta komunitate hori sendotzen ari zarete, zorionak beraz. Euskarak aurrera eginen badu, zuon ekarpen, gogo, energia eta, batez ere, euskaraz bizitzeko hautua ezinbestekoak ditugu.

Esan bezala, milesker denoi eta, zuetako askok egin bezala (ikusi bideoa, nola euskaraz hitz egiteagatik barkamena eskatzen duzuen…), nik ere barkamena eskatzen dizuet ez bainaiz gai izan denongana neurri berean iristeko. Are gutxiago ikasturte bukaeran, sentitzen dut beraz.

Behin hola aipatu bezala, eta orain neure buruaz ari naiz, Mintzakidek ahalegina, lana eta nekea suposatu arren, elkarrekin osatu dugun kontakizun honek, 2013-2014 Mintzakidek, maila eta neurri askotan bete egin nau. Datorren ikasturteko asmoa ez dakit oraindik zein den, dena den horren gaineko informazioa izan eta berehala helaraziko nizueke.

Muxu bat denoi.

Hemen aurreko ikasturteko bideoa, 2012-2013 Mintzakide

Eta hemen klikatuz, Lizarraldeko eta Izarbeibarko euskal komunitatearen bestelako bideoak.

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena