Lizarrako AEK-ko urte bukaera argazkia eta EGA trinkoa Garesen

Lizarrako AEK

Nafarroako euskaltegiek abiatu duten kanpaina:

Euskara irakasleak gara. Euskaraz bizi gara, eta gure xedea da zu ere euskaraz bizitzea; horrek ematen digu bizipoza. AEK-ren euskaltegiak ez dira hizkuntza-arauak eskuratzeko ikasgela zurrun hutsak. Emozioz eta sentimenduz beteriko etxeak dira. Zuek, ikasleok, gure indarra zarete: euskara erabiltzen duzuela ikusten dugunean, euskaraz bizi zaretela ohartzean, oso harro eta alai sentitzen gara. Hori da egunero euskaltegira, gure etxera, euskaltegira, eramaten gaituen indarra. Nafarroako AEK-ko irakasleak gara.

Eskaintza

Bestetik Izarbeibarko AEK-tik ondoko eskaintza jaso dugu:

EGA trinkoa eskaintzen ari gara abuzturako. Datorren astelehenean, ekainak 30, bilera bat eginen dugu 13’00ean interesatuekin. Informazio gehiago: 606 999 072 eta gares@aek.org edo Izarbeibarko Errobi euskaltegian bertan

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena