Mintza-txangoaren bideo-kontakizuna: erromatar aztarnak, Mairuaren putzua, Antzinen txondorra…

Igande arratsa pasa ederra izan genuen zazpi mintzakidek eguraldi bikainak lagunduta. Legaria eta Oko artean zainzuri zelai batean erromatar aztarnak bilatu genituen, zeramika zatiak eta ondotik, beroak lagunduta, Mairuaren putzu ezkutuan bainatzera joan ginen. Honen gainean burdin aroko herrixka bat kokatuta dago. Ez zuten ez gure arbasoek leku txarrak aukeratzen bizitoki!

Horren ondotik Antzinera abiatu ginen eta hango txondor parkea ezagutu. Bertatik bi orduko txangoa abiatu genuen eta bueltan, jolas parkean aritu ginen jo eta su, heldu zein gaztetxo, kulunkan, tirolinan, txirristan… Amaitzeko, terrazan garagardo freskoa eta etxera. Plan txikia, plan ona, errepikatzeko moduko plana. Hurren arte!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena