Datorren ostiralean, azaroak 22, mintza-sukaldaritza tailerra izanen dugu Allozko elkartean. Saioa 18:30ean hasiko da elkarteko sukaldean eta Koldo Garciak gidatuko du. Honen helburua izanen da sukaldean zenbait truku ikastea, elikadura osasuntsua, eta mintza-saio goxoa egitea sukaldeko suak lagun. Ondoren, jakina, prestatutako jaki goxoak dastatu egin beharko dira!
Saioa doakoa da, baina izena eman behar.