Ameli: helduentzako ipuin kontaketa musikatua

Joan den udaberrian Ameli Villatuertan izan genuen, haurrentzako ipuin kontaketa musikatua egiten. Gozatu ederra hartu genuen bertaratu ginen haur zein helduok. Beste behin ere gure eskualdera etorriko da, baina oraingoan Kultur Errota egitasmoarekin, helduei bideraturiko ipuin kontaketa musikatuarekin. Ikusi hemen helduentzako duten eskaintza.

Hitzordua: azaroak 20, asteazkena, 20:00etan Lizarrako Gazteriaren Etxean. Antolatzaile: Garean Elkartea. Babesle: Lizarrako Udala eta Nafarroako Gobernua.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena