Joan den larunbatean Mikel Urdangarinen kontzertu ederra izan genuen Lizarran. Ordu bete pasatxoko emanaldian bakarlariak betiko abestiak eta berrienak uztartu zituen bertaratu ginen 85 lagunen gozamenerako. Lagun batek facebook-ean zioen bezala, kontzertua Korrika Kulturalaren baitan izateari aipua eginez, izan bitez kilometro guztiak horren xamurrak!






