Metautenen ere Euskararen Ordenantza onartu da

Ollobarren Lokitzetik
(Wikipediatik hartutako argazki honetan Ollobarren -Metautengo Udalerria- ikus daiteke)

Lizarra ondoko Metautengo Udalerriak (6 herri, 287 biztanle, %6,14 euskaldun eta %4,1 ia euskaldun -2001-) Euskararen Ordenantza onartu zuen joan den abuztuan. Administrazioan Euskaraz Taldearen hitzetan “Metauten bihurtu da Euskararen Ordenantza duen Nafarroako -eremu ez euskaldun-eko lehenengo udalerria“. Talde honek balorazio labur bat ere egiten du ondotik “edukia ez da ausartegia izan, beharretarako motz gelditzen da, baina, hala ere, aitzindaria izatea aitortu behar zaio“.

Nafarroan euskaldunoi ezarritako hesietan arrakalak eta pitzadurak handitzen doaz (Noain, Ameskoa, Lezaun, Metauten …), gainezka eginen du ala zuloek botako dute hesia? Ordenantza honen gainean Administrazioan Euskaraz Taldearen balorazio eskutitza Sustatu atarian eta Diario de Noticiaseko albistea (Gaztelaniaz).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena