Hizkuntza paisaia: den-dena gaztelaniaz, 5 hitz euskaraz. Maria Maeztu saria.

Maria Maeztu saria

Datorren ostiralean, urriak 25, Maria Maezturen XVII. Narratiba Lehiaketaren sariak banatuko dira. Lizarrako Kultur Etxean 19:00etan eginen den ekitaldian, hasiera batean, bi sari banatuko dira, “16 urte baino gehiago daukaten emakume”-ek euskaraz zein gaztelaniaz egindako lanei bideratuta. Lehiaketaren oinarriak bertan dituzue. Lehiaketa honen antolatzaile izan dugu Emakumeen Asanblada eta laguntzaile Estella-Lizarrako Emakume eta Berdintasun Batzordea eta Estella-Lizarrako Udala bera.

Egindako kartelean baina, ikus daitekeen moduan, euskararen presentzia txikia da. Izenburura mugatuta dago. Are harrigarriagoa da jakinda sari bat euskarazko lan bati eskaini ahal zaiola. Honen gainean Lizarrako Euskararen Ordenantzak dioena ezagutzeko, jarraitu irakurtzen. Argi dago ez dela betetzen.

2013ko Udan onetsitako Udal Ordenantzaren hiru artikulu:

(12. artikulua)Ordenantza honi dagokionez ele bitan idatzitako agiria da testua osorik eta euskarri berean bi hizkuntzetan agertzen denean. Horretarako, begiratuko da bi hizkuntzek tratamendu grafiko berdina izan dezaten, behar bezala ezberdindurik ager daitezen eta testua argi geratzeko moduan banaturik.

(16. artikulua)Udalak edo haren mendeko erakundeek publizitate eta zabalkunderako elementuak prestatzen dituztenean ondoko irizpideak hartuko ditu kontuan: 1.Kartelen elementu guztiak ele bitan egonen dira.

(22. artikulua)Euren jarduerak aurrera eraman ahal izateko Udalaren diru-laguntza jasotzen duten elkarteei, klubei, fundazioei, kolektiboei, taldeei, GKEi eta abar., kapitulu honetako 14, 15 eta 16 artikuluak aplikatuko zaizkie.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena