Astero ordu batez, paseoan, kafea hartuz edo kirola eginez, nahieran ibiliko dira Mintzakide taldeak euskara praktikatzen. Gisa honetan aritu ziren aurreko ikasturtean Edurne, Ainhoa eta Patxi bezalako bertze ehun lagun Lizarran, Garesen, Allotzen, Villatuertan … Mintzakideentzako baina, ezinbertzekoak dira Mintzalaguntzaileak, hauen zeregina taldeko eredu izatea da (inolaz ere ez maisu edo irakaslea). Hizkuntza menperatzen duten heinean taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten diote.
Mintzakideren helburua euskararen normalkuntzan eragitea da, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartuz astean behin ordubetez. Programak hizketarako jarioa lantzea, euskaraz mintzatzeko motibazioa zein ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak ehuntzea du helburu. Horretarako doako dinamizazio zerbitzua eskaintzen da.
Programan parte hartzeko nahikoa da ohiko lekuetan, Lizarrako euskaltegian edo Udaleko Euskara Zerbitzuan, topatuko dituzuen esku orriak betetzearekin; urriaren 1etik aurrera bertan izanen dituzue eskuragai. Zalantzarik izanez gero jo beldurrik gabe 672 050 155 telefonora zein lizarbeibarmintza@gmail.com helbide elektronikora. Ongi izan eta anitz mintza.