Mendiak eta euskara protagonista: ‘6.000 metroan ere’ eta ‘Mendi biluzia’

“Erraldoiak” eta euskara protagonista, mendi erraldoiak, mendigoizale handiak. Mendiaren irudi txundigarriak, gaztetasunaren esperientzia, esperientziaren kontakizuna. Hilamaiako paisaia txundigarriek eta mendien mistikan murgilduko gara Garean eta  Mendizale elkarteen eskutik. Arnasa hartzeko bi proposamen eder dakarkigute, biak hala biak Los Llanos Kulturaguneko zine aretoetan emango dira eta bietan protagonistekin solasaldia egiteko aukera izanen dugu, mendigoizaleen artean bi erraldoi: Felipe Uriarte asteazkenean eta Alex Txikon igandean.

Lehen hitzordua asteazkenean bertan izanen dugu, azaroak 18: “Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere“. Garean elkartearen eskutik, arratsaldeko 19:00etan izanen da emanaldia eta sarrerak jada online eskurgarrari, baina adi edukiera mugatua baita.

Dokumental honetan 2018ko urrian Nepaleko Himalaiar egindako espedizioa ezagutu ahalko dugu, zehazki hamabi euskal gazte (14 eta 18 urte artekoak) eta bederatzi xerpa gazte. Hauek ibilaldi luzea egin zuten Txomolungma (Everest) mendiaren inguruan: “kulturen, hinkuntzen eta mendigoizaletasunaren inguruan trukaketak egiteko eta euskara 6.000 metrora eramateko“. Dokumentala aurkezteko Felipe Uriarte bera izanen dugu.

Asteazkena 18, 19:00etan. Sarrerak 1 euroan jada eskuragarri

Bigarren hitzordua, aldiz, Lizarrako Mendizale Elkartearen eskutik. Azaroaren 22an, igandea, “Mendi biluzia” dokumentala emango dute, Los Llanos Kulturagunean: 17:00etan euskaraz eta 19:00etan gaztelaniaz.

“Mendi biluzia” dokumentalean neguan Nanga Parbat mendiera egindako lehen igoera erakusten da. Alex Txikonek berak aurkeztuko du eta bertan eginen zaizkion galderei erantzungo die. Halaber, liburua ere aurkeztuko du mendizaleak eta emanaldiaren aurretik zein ondoren bertan izanen da liburuok sinatzeko.

Igandea 22, 17:00etan. Sarrerak 2 euroan jada eskuragarri

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena