Datorren larunbatean, martxoak 9, Korrika egunak Iturriagan (Lokitzaldea) eta Oteitzan. Oteitzan, goizeko 11:00etan tailerrak, ondoren euskarazko liburutegia eta Korrika Txikia. Bestalde, Lokitzaldeko herriek urtera ospatzen dute euskararen eguna eta aurten martxoaren 9an izanen da Iturriagan (Mirafuentes):
Egitaraua:
11:00 Korrika Txikia
12:00etatik aurrera:
– Herri kirolen erakustaldia eta haranen arteko erronka.
– Pintxo-potea
– Puzgarriak
– Goiz osoan zehar artisau postuak.
14:00 Txikien bazkaria
15:00 Bazkari herrikoia eta bazkalostean zozketa
15:00etatik aurrera Dindaiakale txikientzako, Agerraldiaren eskutik.
18:00 Kalejira Broken Brothers Brass Band-ekin
18:30 Txokolatada txikientzat
20:30 La Jodedera kontzertuan, gaztetxean
Ondoren Bingoa eta amaitzeko DJ Txato eta Flako. Afaltzeko aukera dago Gaztetxean.