Margo-ipuinak, Ines Bengoa ostegunean Lizarrako liburutegian

Margo ipuinak

Zein koloretakoak dira ipuinak? Nolakoa da basoko sorgina? Nola imaginatzen dituzu istorio honen iratxoak? Eta nahi dugun modura koloreztatzen baditugu?“. Ostegun honetan, maiatzak 7, Ines Bengoak emanaldia eginen du arratsaldeko 18:30ean 5 urtetik aurreragoko haurrentzat (asteazkenean erdarazko saioa eginen da). Aldez aurretik eman behar da izena plazak mugatuak baitira: Lizarrako liburutegitik pasa edo telefonoz deitu. Puntualtasuna eskatzen da behin saioa hasita ez baita posible izanen bertara sartzea. Iraupena, ordu bete inguru eta gurasoak ezin izanen dira bertan egon.

Margo-ipuin saioan ipuin kontaketa eta margo tailerra nahastuko dira. Saioaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jo Ines Bengoaren webgunera.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena