Maiatzeko saritua IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI eta OPARITU kanpainan.

Gareanek urtero bultzatzen duen “Irakurri, gozatu, bertan erosi eta oparitu” programa bere amaierara iritsi da eta badugu jada 2023ko maiatzeko zozketako sarituaren izena, IGBO denboraldiko bigarrena.

Oraingo honetan Xabier Iaben izan da 30 euroko erosketa-txekea eskuratu duena “Ni ez naiz Mikel Laboa” liburuarekin. Azken aldian euskarazko nobela grafikoa indarra hartzen ari da eta hain merezia duen ospea lortzen ari dela dio gure irabazleak. Kasu honetan, gainera, Harkaitz Canoren lan ona nabarmentzen du, ez baita batere erraza hain trinkoa den pertsonaia honen bizitza komiki bakar batean biltzea. Xabierren hitzetan liburuak Mikel Laboaren bizitzan zehar ibilbide polita egiteko aukera ematen du.

Gareanek oroitarazi nahi du ekainaren amaierara arte Lizarrako liburu dendetan deskontu-txartelak erabiltzeko aukera dagoela: Clarín,bDragon Comics, Ekolore, Ino eta Irrintzi. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkie irakurle guztiei, parte hartzea arrakastatsua izan baita. Datorren urtean IGBO berriro itzuliko da Estellerrira.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena