Larunbatean Eguzkimuga jaialdia Oteitzan

Datorren larunbatean Eguzkimuga jaialdia eginen dute Oteitzan. Bertan, besteak beste, euskarazko hitzaldi zeharo interesgarria izanen da eguerdian kultur etxean Euskal mitologia eta udako solstizioari buruz Aritz Bergararen eskutik. Jarraian herri kirolak izanen dira 13:30ean.

Egitaraua guztiz osoa izanen da, eguerdiko bazkariari (14:00etan zuhaiztian, elizondoan; adi! bazkariko txartelak 19ra arte, astelehena, eskura baitaitezke!), bazkalondoan musika girotzeak jarraituko baitio Valentinarekin eta, aldi berean, txapa tailerra izanen baita txikientzat. Gaua hurbildu ahala, sua eta dantzak izanen dira Raso parajean 19:30ean eta Sugar Gaua kontzertuak izanen dira Bodegan: Suizidio kolektivo, The Lio, Azken sutraiak, Anube eta Herdoil.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena