Maiatzeko saritua IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI eta OPARITU kanpainan

Martxoan abian jarri zen Irakurri, Gozatu, Bertan erosi eta Oparitu kanpaina bere amaierara iritsi da. Ezin dugu aurtengo irakurketa kanpaina agurtu bigarren sarituaren izena ezagutu gabe noski.

Oraingo honetan, Iruneren eskuetara heldu da azken opari-txekea. Oteitzako 11 urteko gazte honek Remontibalen ikasten du eta “Serafin eta basoko animaliak” liburuarekin parte-hartu du. Irakurle sutsua da Irune eta bereziki komikiak dituela gustoko aitortu digu.

Txekea jasotzerako zer liburu erosiko zuen argi du. Zorionak eta uda ederra pasa liburu artean! Garean euskaldunon elkarteak oroitarazi nahi du ekainaren amaierara arte dagoela Lizarrako liburu-dendetan deskontu-txartelak erabiltzeko aukera: Clarín, Dragon Comics, Ekolore eta Ino.

Ez ahantzi eta erabili zuen deskontu-txartelak, aukera paregabea da eta! Mila esker parte hartu duzuen irakurle guztiei, parte-hartzea arrakastatsua izan baita aurten ere. Datorren urtera arte!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena