Museoak doako bisitak eskaintzen ditu aldi baterako erakusketara, igandean 17:00etan euskarazko bisita gidatua izanen dugu. Doako jarduera. 25 lagun gehienez, eta aldez aurretik erreserbat egin daiteke: 948 55 21 11
Erakusketan, Tabernaren lanaren alderdi teknikoak eta estetikoak nabarmentzen dira, baita argazki-funtsek ondarean duten garrantzia ere.
Erakusketak ardatz du Sebastián Taberna Arregiren (Iruña, 1907-1986) argazki-ekoizpena, eta lehen aldiz erakusten du Nafarroan tokiko argazkigintzan nabarmendu zen egile honen lana. Beste pertsona ospetsu batzuekin harremana izan zuen, hala nola Nicolás Ardanazekin eta Pedro Maria Irurzunekin, eta haren lanak, gaiaz haratago, alderdi tekniko eta estetikoak jorratu zituen, garai hartako egile entzutetsuen postulatuei jarraikiz. Besteak beste, Paul Wolff argazkilaria maisu izan zen Leica argazki-kamera bat zuten milaka zalerentzat, baita Tabernarentzat berarentzat ere.