Baditugu Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren VIII. edizioko lan sarituak! Aurreko urteetan bezala, 12-30 urte bitarteko gazteek parte hartu dute, Nafarroako Erdialdeko eta Hegoaldeko D ereduko ikasleak: idazle gazte sortzaileak.
Obra irabazleek 50 eta 300 euro arteko sariak jasoko dituzte Garesen ekainaren 19an eginen den VIII. Ager Vasconum Literatura Lehiaketaren Sari Banaketa ekitaldian. Arratsaldeko 19:00etan izanen da, kokaleku paregabean: Garesko zubi erromanikoaren azpian, zubipean. Eguraldia ez bagenu lagun, ondoko Vinculo Etxean atertuko ginateke gala ospatzeko.
2025ean 25 gaztek jasoko dute Ager Vasconum aitortza, Erriberri merindadeko 8, Lizarraldeko 8, Zangozako 2 eta Zizur-Izarbeibarko beste 2. Lizarraldeko gazte sarituak honakoak dira:
POESIA SARIAK
Eskualdea / Ikasmaila / Idazlana / Izen-abizenak
Lizarra / DBH1-2 Itsasoaren kantua Arai Goñi
Lizarra / 21-30 urte Giza baldintza Maite Areitioaurtena Aznarez
NARRAZIOA SARIAK
Eskualdea / Ikasmaila / Idazlana / Izen-abizenak
Lizarra / DBH1-2 Errusiar mendia Artai García de Eulate
Lizarra / DBH1-2 Juanitaren abentura Hugo Ruiz
Lizarra / DBH1-2 Gurasoen banatzea Amale Apesteguia Bakaikoa
Lizarra / DBH3-4 Amaieraren hasiera Ainara Wendler
Lizarra / 17-20 urte Bizirauten ikasi Onintze Arrastia
MERINDADEETAKO SARIAK
Eskualdea / Ikasmaila / Idazlana / Izen-abizenak
Lizarra / Poesia DBH1-2 Pirata Duna Galilea
Amaitzeko zenbait datu adierazgarri, jarraian urtez urte entregatu diren lanak eta antolatzaileak:
2014 – 33 lan (Antolatzaile: Tafalla bakarrik)
2015 – 37 lan (Tafalla bakarrik)
2017 – 146 lan (Tafallari, Erriberri, Zangoza, Lizarra eta Lodosa batu zitzaizkion)
2018 – 154 lan (Irantzu Mankomunitatea batu zen)
2019 – 144 lan
2020 – 0 lan (Pandemia)
2021 – 106 lan
2022 – 125 lan
2023 – 192 lan (Garesko Udala batu zen)
2024 – 128 lan (Viana eta Zizur Nagusia batu ziren)
2025 – 124 lan
Guztira, beraz, 1187 idazlan, 610 narratiban eta 474 poesian. Argi dago, beraz, euskaraz idazteko grina eta gaitasuna dagoela Nafarroako hegoaldean, baita euskaraz hamaika istorio kontatu beharra ere. Izan ere, lehiaketa urtetik urtera gero eta leku gehiagotara iritsi da.