Eguerdi partean, 14:30ean, herri bazkaria izanen dugu. Txartelak salgai Oteitzako, Villatuertako eta Abartzuzako Rural Kutxetan eta Lizarrako Euskaltegian maiatzaren 13tik 28ra, osteguna. Helduak 12 euro eta haurrak 10.
Bazkalostea eta gero, 16:30ean, dantza emanaldia izanen dugu eta segidan AEK bekaren zozketa eta gaztaren irabazlea iragarriko dira. Ondotik, 17:00etan herrien arteko herri kirolak izanen ditugu eta 18:30ean batukada. Zortzietako bingoak giroa baretu badezake ere, 20:30etik aurrerako bokatek eta, batez ere, gaueko kontzertuek (Irrikan, Hesian eta DJ Raizti), giroa bero-bero jarriko dute. Egun pasa ederra Abartzuzako herrian, animatzen?
Abartzuzako eskolako haurrek, 2015eko Euskararen egunerako, flashmoba prestatu dute. Musika: “Euskaraz egin dezagun bidea”, TRIKIDANTZ (Euskaraz bizi eta ikasi nahi dut). Entsaiatu koreografia eta dantzaldi ederra eginen dugu denon artean euskararen egunean!