Kotarro 32 online: Galdetegia hautagai euskaldunei, Garean jarduerak, Puy eguna, Abartzuzan euskararen eguna

Kotarro 32

Kotarro 32 sarean da. Ezagutu nahi al dituzu Lizarrako udalerako hautagai euskaldunak? EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Lizarra Orain-en hautagai banari egin diogu galdetegi txikia eta 2011-2015 Legegintzaldiaren artikulu laburrarekin osatu. Herritarrei eginiko foto-inkesta ere, hala nola denborapasak eta Gari eta Sei-ren tira komikoa, hari beretik tiraka egin ditugu.

Egun hauetan ez da baina dena politika izanen. Hortxe ditugu ate joka asteburuko Gazte Jaiak eta Puy Eguna Lizarran, egitaraua bertan topatuko duzue eta baita ere hurrengo asteburuko euskararen eguna Abartzuzan, Irriherrik antolatuta.

Azkenik, Garean euskara elkarteak ere ikasturte bukaerako jaia prestatu du datorren asteko asteazkenerako, maiatzak 27, honen gaineko informazio osatua topatuko duzue Kotarro 32 honetan! Eta hemen Kotarro guztiak eskuragai.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena