Maialen Akizu: “Hizkuntzak berak gauza asko azaltzen ditu hemen”

Hamaika TBa Lizarraldeko Erriberan aritu da bertako Itziar Ruiz Sartagudako zinegotziarekin, Maite Pellejero ‘Lodosa bizirik’ taldeko kidearekin, Javier Martinez Mendabiako euskara taldeko kidearekin eta Maialen Akizu bertsolari eta idazle urretxuarrarekin. Azken hau Nafarroako hegoaldean dago bere lehenengo idazlana sortzen; Lodosan, Sartagudan, Andosillan eta Mendabian, hain zuzen ere. Euskarak presentzia handia izango du bere obran.

Maialen Nafarroako hegoalder etorri bada, bestea beste Geuretik Sortuak proiektuaren beka bati esker izan da, eta zer da Geuretik Sortuak? Udalbiltzan topatuko dugu erantzuna: “Arteak eta kulturak funtsezko bi funtzio betetzen dituzte gizarte batean: hizkuntza baten imajinazioa garatzea (afektiboa eta pentsaera) eta herri baten historiaren lekuko izatea. Euskal Herrian, egun, bi funtzio horietan arteak eta kulturak duten ahulezia nabaria da.”

Eta jarraitzen du Udalbiltzak: “Euskal Herriaren kontakizun sentikorra arteak eta kulturak baino ezin dute egin. Euskal arteak lengoaia asko izan ditzake, baina hizkuntza bakarra du, geurea: euskara. Eta azken urteotan, globalizarioarengatik eta espainiar eta frantziar estatuen ahalbide ugariengatik, atzerriko hizkuntzetan egindako kultura nagusitzen ari da gizartean, gure hizkuntzan egindako artearen kalterako. Egoera horri erantzuteko asmoz sortu da Geuretik Sortuak proiektua: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala.”

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena