Villatuertako Irriherri taldeak euskararen lehen astea antolatu du herrian eta ekitaldiz beterik datorkigu. Gehienak taldeak berak antolatuta eta haurrei zuzendurik: Altxorraren bila asteazkenean, Ginkana ostegunean, ur-jolasak ostiralean eta mendi txangoa igandean. Beste bat Udalak antolatuta, Magikus ikuskizuna Osasun Etxeko parkean ostiralean 20:00etan eta azkenik, Mankomunitateak antolaturiko Gurerara bertso eta musika urbano uztarketa larunbatean osasun etxeko parkean 20:00etan ere.
Altxorraren bila, ginkana, ur jolasak eta mendi txangoan izena emateko: https://forms.gle/dQ85PzMoQHbgUH596. Larunbateko Gurerara saioan izena emateko Irantzu euskara zerbitzuan 622154523 edo euskara.irantzu@gmail.com.
Zalantzak: irriherrivillatuerta@gmail.com


Ostiralean, 11:00etan, Ur-jolasak elizaren inguruko parkean
Ostiralean, 20:00etan, “Magikus” ikuskizuna Osasun Etxeko parkean
Larunbatean, 20:00etan, “Gurerara” Osasun Etxeko parkean
Igandean, 9:30ean, Osasun Etxeko parketik (3.5km, 3 ordu)