Ostiralean Magikus ikuskizuna Villatuertan

Datorren ostiralean, abuztuak 6, “Magikus” ikuskizuna antolatu du Villatuertako Udalak Irriherriren laguntzarekin: Osasun etxeko parkean 20:00etan. Edukiera mugatua, kopurua jarritako aulkiek zehaztuko dute. Sergio de Andres izanen dugu gure Magoa.

Sinopsia: Mago kapela honetan nahastuko ditugu ipuin hautsak, magia apur bat eta txiste zipriztinak. Horri denari, Sergio de Andres gehituko diogu. Ezustean, aztikeriaz, ilusioz beteko gara eta barre egingo dugu, algaraka… a! eta untxia aurkitzen baduzu, Sergiori itzuli… gizajoak galdu egin du eta ezin du aurkitu… Aktorea: Sergio de Andres.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena