Aste honetan ipuinak denentzat: txikientzat eta gaztetxoentzat, beldurrezkoak zein musikaz lagunduta!

Mendetan zehar ipuinek haur zein helduen imaginazioa goratu dute, irakaspenak zabaldu dituzte eta lotura izan dira amets, magia eta errealitatearen artean. Hizkuntzaren aldetik ere, narrazio magiko horiek zeharo aberasgarriak dira ikusleentzat eta, horren jakitun, aste honetan hiru aukera izanen dituzte Lizaraldeko haurrek:

  • Abuztuaren 13an, osteguna, 19:30ean Lizarrako Los Llanos kulturaguneko lorategian ipuin-kontaketa Apaxirekin. Saioa 5-9 adineko haurrei zuzenduta eta txartelak bi euroan eskuragarri online, totem elektronikoetn edo kulturaguneko txarteldegian. Adi! Jatorrizko data asteazkena zen baina eguraldi iragarpenagatik ostegunera mugitu da.

  • Abuztuaren 13an, osteguna, baina 22:00etan Lizarrako Los Llanos kulturaguneko lorategian Beldurrezko ipuinak Apaxirekin. Saioa 10 urtetik aitzinako gaztetxoei zuzenduta eta txartelak bi euroan eskuragarri online, totem elektronikoetn edo kulturaguneko txarteldegian. Adi! Jatorrizko data asteazkena zen baina eguraldi iragarpenagatik ostegunera mugitu da.

  • Abuztuaren 15ean, larunbata, 19:30ean Gesalatzeko kiroldegiko frontoian (Muetzen) Ameli eta Xirrikituen jostunek. Ipuinak eta musika, biak bat, saio zirraragarri batean.

  • Azkenik, eta asko falta bada ere, adi abuztuaren 26arekin! Olatz Salvadorren Zintzilik kontzertua izanen dugu 21:00etan Lizarran eta txartelak salgai daude jada bi euroan. Edukiera mugatua izanen da, beraz, ez despistatu eta lehenbailehen hartu! Ohi bezala sarrerak eskuragarri online, totem elektronikoetan eta Kulturaguneko txarteldegian.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena