AEK euskaltegietan ireki dute aurre-izen ematea

2020/21 ikasturtean euskara ikasi nahi baduzu, Lizarrako, Lodosako eta Garesko euskaltegietan aukera aparta duzu. Ohi bezala ekaina alderan aurrematrikula eskaintza berezia duzu. AEKren webgunean irakur daitekeen bezala, orain matrikulatzen direnek onura hauek izanen dituzte:

– %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan
– Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
– Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 // 946 464 000

 

Aurreko artikuluaNola komunikatu? Euskarri bakarra elebiz ala bi, hizkuntza bakoitzean bat
Hurrengo artikuluaLudoteka eskaintza: gozatu udan euskararekin eta praktikatu