Los Llanoseko txorrotxioak Nafarroako Hitzan

Nafarroako Hitza Xabier Elizalde Gaztea elkarrizketatu du. Lizarrako Los Llanos parkeko txorien inguruan. Batetik, “Llanosetako orkestra” erakusketa jarri du kultur etxean (igandera arte ikusgai) eta, bestetik, “Udalak informazio-panela jarri zuelako Los Llanosen, hegazti-fauna aberatsa ezagutarazteko“.

Informazio panela Los Llanosen erdigunean dagoen haur-parkearen ondoan eta, hain zuzen ere, leku horretan bertan hegaztientzako janlekuak jarri ziren, negu garaian elikatzea errazteko. Hori dela eta, panela aprobetxatu da jateko zein elikagai jan dezakete eta jan ezin dituztenak adierazteko.

Eta, ostiral honetan, “Herriko txoriei behatzeko irudiak” artikulua argitaratu du Berriak, Nafarroako Hitza gehigarrian.

Arg: Lizarrako udala
Aurreko artikuluaEuskaraldia abestia eta bideoklipa: Esazu hitz bat
Hurrengo artikuluaOstiralean, hilak 15, Kalakan kontzertuan