Euskaraldia abestia eta bideoklipa: Esazu hitz bat

Euskaraldiaren III. edizioa azaroaren 18tika abenduaren 2ra bitartean eginen da eta ordura bitarteko egutegia apurka-apurka osatzen ari da. Ariguneek irailera arteko epea izanen dute berresteko edo izena emateko. Herritarrek aldiz, aurreko edizioan izena eman bazuten oraingoan ez dute egin beharko.

Bestalde, irailarekin batera berraktibatuko dira Euskaraldia batzordeak eta agenda beteko zaigu. Besteak beste Oskar Estanga izanen dugu azaroaren 18an, Gurerara proiektu pertsonalarekin: “Base urbanoko melodien gainean inprobisatuko du, eta gaiak publikoaren laguntzarekin bilduko ditu. Kultura urbanoa eta euskara batzeko ariketa“. Gordetzeko beste data bat, azaroaren 27an Txapeldun bihotza bakarrizketa, umorezko bakarrizketa honek maitasun erromantikoaren mitoak aztertzen ditu: laranja erdia, mina, esklusibotasuna eta abar luzea. Halaber, San Andre feriak abenduaren 3-4ko asteburuan espero dira, beraz pentsatzekoa da abenduaren 2ko ostiralean bertso-afaria berreskuratuko dela Lizarran.

LETRA, Esazu hitz bat

01.- Euskaldunaren kupo hori dut betea
esanekoa izan eta bakea
Aski al da “maite dut” ozen esatea?
euskaraz bada zerbait hitzekoa izatea.

Esazu hitz bat ta sendotuko naiz / hitz bakar batek sua pizten du maiz
MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI / ARI ENTZUN, ENTZUN ARI
Zu etxerako ta zu kalerako / jolaserako eta lanerako
MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI / ARI ENTZUN, ENTZUN ARI

02.- Sagarra dugu “manzana” ta ikatza da “carbón”
“charbon” dugu ikatza ta sagarra “pomme”.
Mende erdi bat joan da, joan da ta hor konpon?
Beti toki berean ezin gintezke egon!

Esazu hitz bat ta sendotuko naiz / hitz bakar batek sua pizten du maiz
MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI / ARI ENTZUN, ENTZUN ARI
Zu etxerako ta zu kalerako / jolaserako eta lanerako
MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI / ARI ENTZUN, ENTZUN ARI

Ordezko guraso bi: gaztelera, frantses…
nire erabaki ta nire borondatez
banoa aspaldiko desioa betez
agur aita ta ama, ondo bizi bitez…
EEEEEUSKARALDIA!!!

Erronka hau jo, ez gorde golkoan / garaipen txiki asko da jokoan
MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI / ARI ENTZUN, ENTZUN ARI (BIS)

Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Andoni Egaña
Ahotsak: Aiora Renteria, Petti, Maddalen Arzallus, Ainhoa Larrañaga eta Andoni Egaña
Instrumentuak: Igor Telletxea (bateria), Ritxi Salaberria (baxua), Ruben Caballero (kitarra), Harkaitz Martinez Urriza eta Mikel Ugarte (Oreka Tx, txalaparta)
Konposizioa, moldaketak, ekoizpena, akordeoia eta programazioak: Xabier Zabala

Victor Sanchezen eskutik egin da grabaketa, nahasketa eta masterizazioa, Elkar estudioan.

BIDEOKLIPA
Produkzioa: Iosu Marti
Kamerak: Sergio Elia eta Iñaki Elcano
Edizioa: Iñaki Elcano

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena