Ostiralean, hilak 15, Kalakan kontzertuan

Ostiralean, 21:30ean kontzertu aparta Lizarrako San Nikolas plazan: Kalakan! Sarrerak 4 euroan online eskuratu daitezke, edo, agortzen ez badira, kontzertuko sarreran. Kontzertua Elkarguneak zikloaren barruan kokatzen da eta Lizarrako udalak antolatzen du.

Kalakan: Lehen doinutik giroa emana da. Argia, apainketa neurritsua… arreta guzia hirukoteari eta bereziki bere musikari emana zaio. Eszenaratze soil batean, Kalakanek entzuleak eta musikariak biltzen ditu, musikak emaiten dituen sentsazioen inguruan.
​Iraganaz harro eta errespetuz beteak, etorkizunari osoki zuzenduak, haien kultura milenarioaren modernitatea orainean idaztea dute helburu.

XV. mendetik gaur egunerainoko kantuak eskeintzen dituzte, haien konpozioei lekua utziz ere.

Hori dena « bibrazioan », « emozioan » eta « energian » ezartzeko haien ahotsak eta perkusioak erabiltzen dituzte, mendeetan « garaikideak » izan diren eta izen esoterikoak dituzten hainbat instrumentu tradizionalekin batera : txalaparta, txirula, tobera, pandero, xilintx… gaurko soinu elektroniko indartsuez apaindurik.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena