Kultura aukerak mugatzen ari zaizkigun honetan, bide batetik eta bestetik euskaraz gozatzeko leiho batzuk zabaldu zaizkigu Los Llanos Kulturagunean. Pantaila handiak euskaraz hitz eginen du azaro honetan.
Lehen asteburu honetan Erlauntza komedia izanen dugu, “ziztatuko zaituen komedia”, eta bigarren astebururean Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala, intsumisioaren inguruan.
Baita, plater nagusia azaroaren 18tik 23ra izanen dugu. Mendiaren inguruko bi dokumental-solasaldi, bata euskaraz eta gaztetasuna uztartzen dituen 6.000 metroan ere Gareanen eskutik, bestea Mendi biluzia Alex Txikonek lagunduta. Hori gutxi ez eta asteburu horretan Hil kanpaiak thrilerra, “33 ezkil” eleberrian oinarrituta eta StarDog & Turbocat familia-zinema.
Azaroaren 7-9an, “Erlauntza” komedia. Asteburu honetan bertn
Azaroaren 14-16ko asteburuan “Bi urte, lau hilabete eta egun bat” dokumentala intsumisioari buruz
Azaroaren 18an “6.000 metroan ere” dokumentala eta solasaldia. Gareanen eskutik
Azaroaren 20-23ko asteburuan “Hil kanpaiak” thrilerra
Azaroaren 22an “Mendi biluzia” dokumentala eta solasaldia Alex Txikonekin. Mendizale Elkartearen eskutik
Azaroaren 22an “StarDog & Turbocat” familia zinema




