Ahobizi eta Belarriprest txapak jasotzen

Euskaraldia ate joka dugu, azaroaren 20an abiatuko da, eta izen emate betean dabiltza herritarrak. Apurka, apurka Belarriprest eta Ahobizi kopurua handitzen ari da eta horrekin batera elementu garrantzitsu bat banatzen hasiko dira: Ahobiziak eta Belarriprestak identifikatzeko txapak. Gogoan izan ariketa iraun bitartean soinean eraman beharreko elementua dela, ingurukoek ezagutu dezaten zer konpromiso hartu duzun.

Hortaz, hona hemen lehendabiziko hiru hitzorduak zure txapa jaso ahal izateko:

  • Azaroak 9, astelehena, Los Llanos Kulturagunean 18:00etatik 19:00etara. Hitzordu hau ez da kasualitatez jarri, zinemek ikuslearen eguna dute eta 18:45ean Erlauntza filma proiektatuko da.
  • Azaroak 14, larunbata, Foru plazan 10:00etatik 14:00etara, probestuz Plazara merkatua dagoela.
  • Azaroak 16, astelehena, Los Llanos Kulturagunean 18:00etatik 19:00etara. Hitzordu hau ez da kasualitatez jarri, zinemek ikuslearen eguna dute eta 19:00etan 2 Urte, 4 Hilabete eta egun bat  dokumentala proiektatuko da.

Bestalde, Irantzu euskara zerbitzuan ere, goizeko ordutegian astelehenetik ostiralera jaso daitezke.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena