IGBO irakurketa gomendioa: HARI IKUSEZINA, Miriam Tirado

Itsaso San Martinen eskutik, irakurketa gomendio berria: HARI IKUSEZINA, Miriam Tiradorena. EREIN, 2022

Zilborra gordetzen duen sekretua aurkitu du Nurak: gehien maite dituen pertsona guztiak batzen dituen hari ikusezina, hala nola ama, aita, aiton-amonak edo lagunak. Beste inoiz ez du beldurrik izango berarekin ez daudenean, hariaren bidez betiko konektatuta egongo baitira!

Hazkuntza sentsiblean erreferentziako autorea den Míriam Tiradoren klasiko garaikidea dugu hau. Gurasoengandiko banaketak (eskolara joaterakoan…) edota heriotza lantzeko oso aproposa. Luze xamarra agian haur txikiekin liburu osoa irakurtzeko saio bakar batean baina, liburu zoragarria benetan.

(Itsaso San Martín)

Aurreko artikuluaOstiralean liburu aurkezpena eta pintxopote-kontzertua
Hurrengo artikuluaLizarraldeko gazte eguna larunbatean