Lizarraldeko eta Izarbeibarko zazpi eragilek euskara ikastera animatzen

Lizarrako eta Garesko eragileak matrikulatzera deitzen
(Diario de Noticiasetik hartutako argazkia)

Lizarraldeko eta Izarbeibarko hainbat eragilek euskara ikastera animatu dute ostiral honetan Lizarrako euskaltegian eginiko prentsaurreko bateratuan. Bertan, Izarbeibarko Errobi AEK euskaltegiko Errubenek eta Garesko euskara teknikariak, Koldok, euskara ikastearen abantailak eta sortzen duen aberastasunak azaldu dizkigute. Segituan ikasle batek, Javier Caamañok, bere esperientzia partekatu zuen bertaratutakoekin. Albiste osoa ikusteko, klikatu hemen (gaztelaniaz). Gauza bera egin zuen Kontseiluak joan den astean: “Euskaltegian izena ematera dei egin dute Kontseiluko eragile guztiek”. Berriako Albistea irakurtzeko, klikatu hemen.

Aurreko artikuluaBerrian Iñaki Susori elkarrizketa: «Gobernuak ez dizkigu baimenak ematen euskara ikasteko»
Hurrengo artikuluaEuskararen Eguna eta Euskaraz Bizi Nahi Dut! herri-lasterketak, Oteitzan biak urriaren 5ean