(handiago ikusteko, klikatu irudiaren gainean)
Euskararen Eguna eta Euskaraz Bizi Nahi Dut! herri-lasterketak, Oteitzan biak urriaren 5ean
Datozen egunotan xehetasun gehiago emanen baditugu ere, gaurkoan hiru ohar emanen ditugu. Lehenik, EBND! herri-lasterketatan izena emateko egunean bertan izena eman badaiteke ere, aldez aurretik Lizarrako euskaltegian egin dezakezu (bertan daude ere EBND! kamisetak eta banderolak salgai); bigarrenik, Euskararen eguneko bazkariko txartelak hartzeko azken eguna urriaren 2a da, Lizarrako, Oteitzako, Aritzalako eta Villatuertako Rural Kutxetan har ditzakezue 12€tan da; azkenik, eguneko egitarauaren bertsio idatzirako, jarraitu irakurtzen.
OTEITZAKO EUSKARAREN EGUNEKO EGITARAUA 11,00 Aurpegi margoketa – puxikaflexia. 11,30-14:00 Puzgarriak 12,00 Txalaparta, aurresku 12,10 Haurrentzako “Euskaraz bizi nahi dut” oztopo-lasterketa. (Izen ematea 11:30etik aitzina) 12,45 Gazte-helduentzako “Euskaraz bizi nahi dut” oztopo-lasterketa.(Izen ematea 11:30etik aitzina) 13:00 “Euskaraz bizi nahi dut”: argazkiak atera eta zozketak (mp4 bat, 2 DVD eramangarri, EBND! motxila, 4 EBND opari sorta…) 14,00 Herri bazkaria. Urdaiazpiko,gazta eta AEKn euskara ikasteko beka baten zozketa.Tiketak, urriak 2a baino lehen Oteitza, Bilatorta, Aritzala edota Lizarrako Caja Ruralen 12 eurotan. Ondoren ginkana. 16,00 Ipuin kontalaria. Ines Bengoa. 17,00-19:00 Puzgarriak. 18,00 BATU-KLANG 19,30 Ezen Balea eta Mala Pecora; afaltzeko, bokatak |
[…] Informazio gehiago, hemen. […]