Lizarrako euskaltegian Allotik Murietararako kilometroak kudeatuko dira, zehazki 832tik 878ra. Momentuz, salmenta ez dago irekita, otsailarekin batera ekingo diote horri. Baina, inork aurreratu nahiko balu erosteko asmoa, eskaerak jasotzen hasiko dira. Nola? Bada, euskaltegiari helarazi, batetik, zuen datuak (izena, elkartea, …) eta gutxi gorabehera non nahiko zenuketen kilometroa.
Informazioa euskaltegiko helbide elektronikora bidaltzea aholkatzen da, lizarra@aek.eus, bestela 607 613 837 telefonoan. Harrera ordutegia, euskaltegian bertan: Astearte (11:00-13:30), asteazken (11:00-13:30 eta 17:45-19:00), Ostegun (12:00-13:30) eta ostiral (11:00-13:30).




