Lizarrako 2024ko herri inauteriak aurkeztu dituzte

Lizarrako 2024ko herri inauteriak aurkeztu dituzte. Urtero bezala, inauteriak Lizarrara iritsi dira ekintzaz beteriko egitarauarekin. Lizarra Festagiro taldeak antolatzen du kolektibo askorekin batera. Aurten, urte berezia dugu, Inauterietako batzordeak 30 urte betetzen ditu eta. Aurten inauteriak otsailaren 2ean hasiko dira Kaldereroen jaiarekin. Otsailaren 3an herri inauteriak ospatuko dira eta azkenik otsailaren 10ean inauteri koloretsuak izanen ditugu.

Aurten, berrikuntza gisa, herri inauterien inguruko bi hitzaldi ditugu. Lehenaa Peña la Bota-n egin da urtarrilaren 18an. Horretan Lizarraldeko inauterietako hainbat herritako pertsonaiak eta ohituretan sakondu da, hoberen ezagutzen dituzten lagunen eskutik. Hain zuzen ere, Lizarra, Oteitza, Larraga, Sartaguda, Ameskoa eta Allinibarko pertsonaiak. Ondoren, “Lizarraldeko ihauteriak” laburmetraia proiektatu da, non inguruko pertsonaiak aurkeztuko diren (Ikazkinak, Sorginak, Jakitun, Igi eta Paloki eta Oteitzaren pertsonaia ugariak). Bestalde, urtarrilaren 26an, 18:30ean, Sugarra gaztetxean, inauteriak Lizarran antolatu zirenetik 30 urte baino gehiago igaro direla errepasatuko duen hitzaldia eginen da.

Jende guztiak ikazkin, sorgin, lamia… mozorroa prest izan dezan, mozorro tailerrak eginen ditugu: urtarrilaren 18 eta 26an 18:00etatik aurrera Sugarra gaztetxean, eta urtarrilaren 24 eta 31n, La Bota peñan 17:30ean.

Berritasun gisa, inauterien aurreko astean, urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra bitartean, arratsaldero 17:00etatik aurrera, zezen plazan, herri inauterietako kalejiran aterako diren karroza egiteko lekua izango dugu. Horien artean, ikazkinen eta D ereduko txikien karrozak ez dira faltako.

Herri inauterietako bazkaria 14:30ean izanen da, Remontibal pilotalekuan. Inauterietako menu tipikoa; entsalada, babarrunak sakramentu guztiekin edo azarekin, eta postrea jan ahal izango dute. Txikientzat Peñaguda elkarteko sukaldari onenek prestatutako makarroiak egongo dira. Aurten gehienez 650 pertsona espero ditugu, 500 heldu eta 150 haur. Bazkarirako tikectak, helduentzat 15 euro eta 8 haurrentzat. Irrintzi, Ino, Berri eta Ametsa-n eskuratu ahal izango da urtarrilaren 31ra arte.

19:00etan, Sugarra gaztetxe eta Bota Elkartearen artean elkartuko gara kalejiran ateratzeko. Kalejira honetan herriko hainbat taldek parte hartuko dute: Larraiza dantzari taldea, Lizarrako trikitilariak, Aita Hilario Olazaran txistulari taldea, fanfarrea, Vilatuertako Txarangika, Larragako joaldunak, Oteitzako Arrano elkartea, Deierriko batukada aterako dira. Bestetik, hainbat karroza izango dira; salvajes rurales, Sugarra Gaztetxeko ikazkinena eta D ereduko txikiena, animatzen den ororekin batera. Era berean, kalejiran hainbat geldialdi egingo dira; San Martin plazan (mokadutxo batekin San Andres peñaren eskutik) eta Santiago plazan. Azkenik, Foruen plazan, ikazkin dantza egingo dugu suaren inguruan.

KALDEREROAK, OTSAILAK 2 OSTIRALA

18:30 Foru plazatik kaldereroen kalejira
19:30-20:00 Txokolatada Foru plazan

HERRI INAUTERIAK: MOZORRO TAILERRA
– Sugarra gaztetxean: Urtarrilak 26, otsailak 1 arratsaldeko 18:00tan
– Peña la Botan: Urtarrilak 24 eta 31, 17:30

HERRI INAUTERIAK: HITZALDIA- FILM LABURRA
– Urtarrilak 18, Peña la Botan 20:00
– Urtarrilak 26, Sugarra Gaztetxean 18:30

HERRI INAUTERIAK, OTSAILAK 3 LARUNBATA

Kalejira txikia:
10:30 Mozorro topaketa Foru plazan
11:00 Kalejira hasiera

Gazte puxka:
10:00 Kaldiko eta mozorro prestaketa Sugarra gaztetxean
11:00 Kalejira eta puxka
13:00 Hamaiketakoa Foru Plazan

14:30 Bazkari herrikoia Remontibal Frontoian:
15€ helduak – 8€ txikiak. Tiketak: Berri, Ametsa, Equivalenza, Ino eta Irrintzin salgai.
19:00 Kalejira La Bota elkartetik
21:00 Askaria: Peña la Botan
Ondoren, parranda Peña la Botan eta Sugarra gaztetxean

INAUTERI KOLORETSUAK, OTSAILAK 10 LARUNBATA

17:00 Foru plazan Txokolatada, musika eta mozorro lehiaketarako izen emateak
18:00 Desfile eta mozorro lehiaketa
19:30 -22:30 Ronda kopera txarangarekin

Aurten herri inauterien laburmetraia prestatu dute, datorren asteazkenean osorik eskainiko bada ere, jada atal guztiak ikusgai daude honako youtube-zerrendan:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena