Lizarrako zentro teknologikora bisitan 18 lagun izan gara

Bisitariak

Astearte honetan Lizarrako Miguel de Eguia zentro teknologikora bisita erabat interesgarria egin dugu mintzakide batek gidatuta. Zentroak lau urte daramatza jardunean eta lau ikertzaile daude bertan, bosgarren bat bidean da. Bertan inpresio teknika ugari erabilita erabilera anitzeko produktu berritzaileak sortzen dituzte enpresekin elkarlanean.

Bisita honetara mintzakideak eta euskaltegiko kideak animatu dira, orotara 18 lagun hurbildu gara.

Zentro Teknologikoa, lizartarrontzako, ezezaguna bezain interesgarria suertatu zaigu. Laborategiak, makinak, saiakuntzak… Besteak beste plastikoaren edota oihalaren gainean inprimatutako zirkuitu elektrikoak ikusi ditugu, eta bertan korrontea sartuta argia piztu plastikoaren barnean; tenperaturarekin aldatzen diren pegatina inprimatuak zeintzuk, adibidez, hotz-katea apurtu ote den ezagutzeko balio duten…

Tamalez ezin izan ditugu argazkiak atera bertan, punta-puntako ikerkuntza lerroak baitituzte. Ikusi nahi? Badakizue, eskatu bisitak antolatzea!

Batzuk zentro teknologikoa bisitatzen
eta besteak etxea bertan eraikitzen…
nor da nor?

BisitariakBisitariak 2

InprentaIzena

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena