Lizarrako udalak aurten kale, herriak bale! (berriro) 853 km-a, guztiona

KORRIKAk bi urterik behin Euskal Herriko eta Lizarraldeko jendartea astintzen eta emozioak pizten ditu. Korrika oso ekimen maitatua da Egaren bazter hauetan, eta bi helburu ditu: euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien lana indartzeko dirua biltzea.

Lizarrako Udalak gutxienez 1993tik aurreko ediziora arte urte bakar batean egin du kale kilometroa erosten, hau da, azken 16 ediziotan bitan. Kolore guztietako udalek hartu dute parte, hala, beste 14 edizioetan, bost sozialistak izan ziren (Jose Luis Castejon eta Mª Jose Fernandez), lau UPN (Josefina Bozal eta Begoña Ganuza) eta hiru EH Bildu (Koldo Leoz).

Udala gertuen dugun erakundea da eta horregatik eskatzen diogu herritarrek horren gogotsu eta urte luzez bultzatzen duten ekimenari babesa adieraztea. Hala, Lizarrako Korrika Batzordeak bi eskaera ditu herritarrentzat:

  • Hitzordua: martxoak 17, igande arratsaldean, Udalari dagokion kilometro sinbolikoa egingo dugu. Parte hartu!
  • Udalari 853 kilometroa zegokion, Kale Nagusian. Guztion artean eros dezagun denona den kilometroa. Herritar, kolektibo, elkarte… Nola? Martxoaren 29ra arte, Ino liburudendako eta Ametsa tabernako itsulapikoetan edo Bizum-a eginez kartelean agertzen den telefonoan (bizum bidez ordainduz gero, kontzeptuan adierazi “853 kilometroa”).

Udal honek euskararen aurkako erabaki ugari hartu ditu legealdian zehar. Lanpostuetan hizkuntza profilen aurka egin du, euskara zerbitzuaren aurrekontua murriztu du eta Kultura zerbitzua erabat mugatu du euskaraz programatzeko, Euskara Merkataritzara programatik atera zen, festetan familientzako euskarazko jarduerarik ez edota bere burua kontraprogramatzen, oldakor jokatu euskal giroko festa-gune nagusiekin (txosnak eta Santiago plaza), eta abar.

Badira motibo ugari Udala salatzeko, badira motibo anitz Udala euskaldunokiko jarreragatik salatzeko… ekarri zurea soinean, bete herritarron kilometroa salaketa ozen batez! Igandean, 853 kilometroa, 21:35ean!

Aurreko artikuluaGarean kilometroa: 851 San Joan zubiaren ondoan 21:29an
Hurrengo artikuluaLizarra, Korrika eta Kultura, Euskarafobiaren adierak