Korrika Batzordeak erabaki du 853 kilometroa, Udaletxetik Osasun Etxerako tartean, Bagara kolektiboari eskaintzea. Honek, ordea, hausnartu du ez dagokiola inongo kolektibori Udalaren lekukoa eramatea. Bagararen ustez agintarien egintza euskarafoboei aldarrikapen batekin erantzun behar zaio, ez kolektibo batek edo besteak eramatea.
Hortaz, familia batzuei proposatuko zaie Udalaren jarreraren kaltetu gisa lekuko-hartzean parte hartzeko, eta aldi berean azpian dituzuen bi testuak banatuko dira Lizarrako kilometroetan.
Azkenik, korrikalari guztiei proposamena egin nahi zaie, 21:35ean Udaletxean hartuko den lekukoa, eta Osasun Etxeraino, atzeraka korrika egitea. Udal agintarie bizkar ematen diete euskarari, egin dezakegun korri bizkarrez eta ozen aldarrikatu, Lizarra euskara gara, bagara! Guztion laguntza beharko dugu mezua zabatzeko.
Lizarra, Korrika eta Kultura, Euskarafobiaren adierak
Lizarrako UPNk erabaki du, PSNren abstentzioarekin, 2026an Udalak kilometrorik ez hartzea, 1993tik kolore guztietako agintaldietan parte hartu izan denean: PSNren 5, UPNren 4 eta EH Bilduren 3.
Halaber, aste honetako notizia: Administrazio Auzitegiak erabaki du Lizarrako kultura teknikari lanposturako euskara ez dela beharrezkoa herritarrekin harreman zuzena ez duelakoan?! Harrigarria, kultura herritarrengandik urrun nahi dute, are euskaratik urrunago.
Kultura sor eta gor nahi dute, soilik Cultura izan dadin:
- UPNren ekimenez jo du Udalak Nafarroako Auzitegira, eta hark kultura teknikariaren lanpostuari euskara kendu.
- Bestalde, ematen du Kultura zerbitzutik eta haren aurrekontutik ez dela euskarazko jarduerarik antolatzen agintarien erabakiz.
- UPNk eta PSNk berez baxua zen euskara zerbitzuaren aurrekontua murriztu zuten 2024an eta, gainera, euskara sustatzeko inbertsioa nabarmen txikiagoa izan zen 2025ean.
- Ondorioak? Esaterako: 2024 eta 2025eko udetan Udalak 9 film, 5 kontzertu eta festetan 20 familia-ikuskizun antolatu zituen. 34 kultur emanaldi eta bakarra euskaraz.
Euskaltzaleak, beraz, bi bide ditu: Neke eta etsipenean murgildu, euskarafobia ekintza bakoitza gure animoaren hilkutxan iltze bat balitz bezala. Edo haserrea eta harrotasuna sentitu eta ekimenez adierazi.
Korrikak “Euskara gara” aldarrikatzen du, egin dezagun Udalak hartu ez duen 853 kilometroa guztiona: Lizarran, euskara gara! Bagara!

Estella-Lizarra, Korrika y Cultura, formas de euskarafobia.
UPN de Estella-Lizarra ha decidido, con la abstención del PSN, que el Ayuntamiento no adquiera un kilómetro este 2026, cuando al menos desde 1993 han participado consistorios de todos los colores: 5 del PSN, 4 de UPN y 3 de EH Bildu.
Asimismo, esta semana ha sido noticia que el Tribunal Contencioso Administrativo ha establecido que el puesto de técnico/a de cultura no requiere del conocimiento de euskera, ¡al parecer no tendrá contacto directo con la ciudadanía?! Sorprendente, quieren la cultura lejos de la ciudadanía, y aún más lejos del euskera. Quieren una cultura muda y sorda, una que renuncie a la Kultura:
- El Ayuntamiento, a iniciativa de UPN ha llevado a juicio el conocimiento de euskera para el puesto de técnica/o de cultura.
- Por otra parte, pareciera que por decisión política no se organizasen actividades en euskera desde el servicio de Cultura, ni a cargo de su presupuesto.
- En 2024 UPN y PSN redujeron el de por sí ya exiguo presupuesto del servicio de euskera y, además, la inversión en promoción del euskera fue notablemente inferior en 2025.
- ¿Consecuencias? Un ejemplo: en los veranos de 2024 y 2025 el Ayuntamiento organizó al menos 9 películas y 5 conciertos, además de 20 espectáculos familiares en fiestas. Resultado, 34 actividades culturales y una única en euskera.
Las euskaltzales tienen, pues, 2 opciones: sucumbir al hastío y resignarse como si cada acto de euskarafobia fuera un clavo en el ataúd de nuestro ánimo. O sentir indignación y orgullo y expresarlo activamente.
Korrika reivindica “Euskara gara”, hagamos nuestro el kilómetro 853 rechazado por el Ayuntamiento: Lizarran, euskara gara! ¡Bagara!




