Udal batean hiritarrei eragiten dieten erabaki asko hartzen dira eta horietako bat da herritarren zergen erabilera. Joan den astean onartu zituzten legealdiko lehen aurrekontuak, UPNk aurkeztu eta PSN zein PPrekin adostuta, aurrera atera ziren ezohiko osoko bilkuran. Udalbatza osorik ikusi nahi baduzue, hemen lotura.
Osoko bilkura honetan euskarari eragiten dioten erabaki ugari hartu dira, besteak beste euskaraz programatzen duten kolektiboei murrizketak (txosnetako kontzertuetan adibidez) edota euskara partida izan ez arren euskarazko eskaintza nabarmena izan duen horretan: Brinka! haur-gaztetxoendako ikasturteko kirol programa.
Hemen baina, berariaz euskarari zuzen-zuzenean dagozkion hiru erabakitan jarri da fokua. Azpian dituzuen irudietan laburbilduta:
- AEKrekin zegoen hitzarmena bertan behera utzi dute (ikastaldeak sortzen laguntzen zuena gutxieneko ikasle kopuruaren ratioa jaitsita)
- Euskarazko jardueren partida nagusia %10ean murriztu dute (3.000 euro)
- Eta “ispilu” partidak sortu dituzte euskaraz ez diren hizkuntzak ikasten laguntzeko. Hau da, antza helburu berarekin zenbateko bereko ispilu-partidak sortu dituzte beste hizkuntzetarako: 7.000 helduentzako beken kasuan eta 2.000 udalekuen kasuan. Hau da, sinbolikoki, bertako eta atzerriko hizkuntzak ikastea “berdin du”, maila berean daude.
https://www.youtube.com/live/VAIZ1_qxSJY?si=T47WU0W2iV4tj4AL