Apirilaren 9an, Letrekin Dantzan Lizarran

Apirilaren 9an, asteartearekin, 17:30ean Letrekin dantzan Lizarrako liburutegian. 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendurik, Haizea Loira izanen dugu kontalari

Haur literaturaren bost libururekin josten den emanaldi bat da. Bertan, bost ipuinen haria ehuntzen duen istorio bat kontatzen da musikaz eta dantzaz lagundurik. Haurren irakurzaletasuna eta liburuekiko zirrara bultzatzeko ipuinak liburuaren euskarri fisikoaz lagundurik kontatzen dira, aldi berean ilustrazioek kontakizuna apaindu eta haurraren iruditeria kitzika dezaten. Emanaldi osoan zehar kantuek eta dantzek berebiziko garrantzia dute, haurrak, entzuten dituen istorioak gorputz adierazpenaz eta kantuz senti ditzan. Ipuin kontalaria, musika tresna desberdinez baliatzen da emanaldian zehar, ipuin, kantu eta dantza bakoitzari egokitzen zaion tresna erabiliz.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena