iGBO, liburu gomendioak: Puta

PUTA, Nelly Arcan, ALBERDANIA, 2022

Nelly Arcan idazle Quebectarraren autofikzio lan bat duzu “Puta”. Protagonista prostituzioan sartzen da ikasketak ordaintzeko, eta psikoanalistak eskatuta, bere gogoetak idazten hasten da.

Protagonista bere ama-larbaren alter-egoa da. Gizonengan ama ausentearen erredentzioa bilatuko du, senarrak ezkontza-ohean abandonatu baitu putetxeetan babesteko.

Protagonista aita puteroaren alaba-larba da, haurtzaroan “larbaturik” geratu zen neska ederra, aitak munduko grina eta bekatu guztietatik babestu nahi izatearen ondorioa.

Protagonista puta da, bezeroengan aita ikusten du eta aita bezeroengan, horregatik ez ditu bezero gazte eta ederrak gustuko.
Protagonista Eva da, edo Pandora, lehen emakumea, munduko gaitz guztien eroale; edertasuna eta emakume kondizioa “larrutik” ordaindu behar duena, bere gorputza ordain gisa baliatu behar duena.

Gizon eta emakumeen arteko harremanak sexu-harremanen bidez interpretatzen ditu Nelly Arcanek, botere harremanak, rolak, emakumearen kapital erotikoaren ustiaketa…Finean, emakumearen alienazioaz solasten zaigu ohozgorako bakarrizketa betean, okada baten antzera idatzia.

(Begoña Martínez)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena