Uztailaren 11n Diario de Noticias egunkariak gaztelaniaz “Lizarrako Euskararen Ordenantza arautzailea uztailaren amaieran indarrean sartuko da“ albistea argitaratu zuen; bertan, bertzeren artean, “Ez da helegiterik izan eta Ordenantza behin betiko onetsi da NAOn“. Handik bi astetara, uztailaren 25ean, Diario de Navarrak Kultura Batzordearen berri eman zuen “Kulturak euskararen ordenantzaren ezartzeari heldu dio“ albistearekin, gaztelaniaz ere. Bertan zehazten da Ordenantza behin indarrean dagoela “Udaleko sail guztietara bidaliko dela, hala nola musika eskola, Almudi, gazteriaren etxea eta bertzelakoak”. Bertzetik “sei hileko epean langileri beharrak aztertuko dira, administrazioaren ohiko funtzionamendura batzeko” eta “berezko batzorde eta kontseilu bana bultzatuko dira“.
Ordenantza Udalbatzan onartu bitarteko ibilbidea ezagutzeko sakatu hemen.