2013ko Lizarrako jaietan euskaraz aritzeko erraztasunak (3) Garean euskara elkartearen eskutik Jai Alai

Lizarrako jaietan Kantuz

Heldu dira jaiak eta duela sei urte hasitako ekimena berritzeko tenorea. Lizarrako jaietan euskaraz bizi nahi dugulako Gareanek euskarazko hainbat jarduera prestatu ditu zuri-gorriari berde kolorea ere jartzeko. Lagunarte ederra osatzen dugu Lizarrako karriketan kantatuz zein Santiago plazan urtero urtero elkartzen garenok: elkarteko kideek, ikusleek, parte hartzera anmatzen zaretenek. Izan ere, hasierako asmoei heldu diegu: jaiak euskaraz aritzekoak, parte hartzekoak eta gozatzekoak.

JAI BEZPERAKO JOLASAK. Abuztuaren 1a, ortzeguna. Foruen plaza, 19:00 – 21:00. KULKI-k Baserriko jolasak ekarriko dizkigu berriro baina berrikuntza batekin: Antzararen jolasa baliatuko dute jokalariek kirol batetik bertzera joan ahal izateko.
LIZARRAN KANTUZ. Abuztuaren 3a, larunbata. Behe Nafarroa karrika, 12:00 Behe Nafarroa karrikan elkartuko bagara ere, betiko ibilbidean arituko gara kantari.
IRRINTZI TXAPELKETA. Abuztuaren 3a, larunbata. Santiago plaza, 20:30. Bigarren txapelketa dugu aurtengoa. Txapelketaren unean bertan eman daiteke izena.
HERRI KIROLAK. Abuztuaren 5a, astelehena. Santiago plaza, 20:30. Aurtengo berrikuntza ditugu Herri kirolak. Gehienbat, parte hartzekoak izanen dira. Jendea aritzen den bitartean, erakustaldiren bat egonen da.
KIKI PAILAZOA. Abuztuaren 6a, asteartea. Santiago plaza, 20:30. Haurren egunerako Kiki pailazoak Katapuntxispun-festa prestatu digu. Irri egiteko, dantzatzeko eta jolasteko aukera paregabea!
JAUZIAK ETA HERRI DANTZAK. Abuztuaren 7a, asteazkena. Santiago plaza, 13:30. Ohiko dantza saioa asteazkenera aldatu dugu. Bazkaldu aitzin, ordu betez arituko gara dantzan. Gero, urtero bezala bazkari autogestionatua. Animatzen denak jatekoa eraman eta konpartitu beharko du.
Irrintzi txapelketa Kulki jaietan
Jaietako irrintzi txapelketa eta Kulki jolasak

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena