(19. Korrika Kulturala eta Korrika bera Lizarran. Lizarraldea telebistan)
Atzo, apirilak 29 asteazkena, Lizarrako euskaltegiak jendeari eskertu nahi izan zion 19. Korrika antolatzeko lanetan emandako laguntzagatik. Horren erakusgarri albiste honetan dituzuen bi argazkiak. Gainera, azken asteotan Lizarraldean Korrikak utzitako irudiekin bideo gehiago argitaratzen egon dira sarean.
Batetik Lizarraldea Telebistak Korrika Kulturalaren eta Korrika egunaren bideo-zatiz hornitutako erreportaje laburra argitaratu du eta, bestetik, Zugasti Musikalak Lizarraren igarotzea grabatu zuen eta irudi bitxiz hornitu bideo-laburra.
Lizarrako euskaltegian jendeari eskertzen atzo egindako lana:


Musikal Zugastiren bideoa:



