Lizarrako Bertso-eskolan izena emateko epea zabaldu da jada, Euskal Herriko ahozkotasunaren jarduerarik adierazgarriena, bertsoa, ezagutu nahi baduzu du, orain duzu aukera. Neurria, doinua eta errima bat-batean uztartzen duen hitz-jolas honekin euskararen alde ludikoa esperimentatuko duzu, hitzekin emozionatuko zara eta primeran pasatuko duzu euskal kulturan blaituz. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko jarri harremanetan 618 213 250 (Pello) edo 948 541 445 (Aitor) telefonoetan. Ikasturtea urrian hasiko da eta eskola-tailerrak heldu, haur (8-11 urte) eta gaztetxoentzat (12-16 urte) bideratuta daude. Lizarrako bertso-eskolaren aurreko ikasturteko jardunaren ale batzuk ikusteko, argazkiak, bideoak, eta kronikak, jarraitu irakurtzen.
Saioen bideoak, kronikak edota argazkiak ikusteko, klikatu irudietan:
Azaroko bertso afaria eta Agate Deunako bertso-plaza
Nafarroako bertso txapelketako kanporaketa Lizarran eta Bertso-Korrika saioa
Anaitasunan ospatu zen bertso finalera egin txangoa eta ikasturte bukaerako sagardotegi bertso-agur afaria Murugarrenen