2013ko Euskara Kultur Zikloa Garesen. Egitaraua.

Euskararen Kultur Zikloa Garesen
(Kultur Zikloa hobe ikusteko, klikatu hemen edo irudiaren gainean)

2013ko Kultur Zikloa iragarri berri digute Gares aldetik. Urriaren 26tik abiatuta eta azaroaren 23ra bitarte egitarau betea izanen dugu Izarbeibarko hiriburuan, gehien gehiena euskaraz: gazte bakarrizketak, euskararen jatorriaren inguruko mintzaldia (gaztelaniaz hau), Sahararen inguruko mintzaldia, euskararen gaineko hausnarketa saioa, Eñaut Elorrietaren kontzertua eta euskal afaria. Jarduera denetara joateko gogoa pizten zaigu, ezta? Jarduera hauen berri zehatzago izateko, jarraitu irakurtzen.

Garesko 2013ko Euskara Kultur Zikloa Egitarau osoa

Urriak 26, larunbata, Vinculo Etxean 20:00etan.
Bizitza mikeatzen“, gazte bakarrizketa eroak Mikel Mikeoren eskutik.
Azaroak 8, ostirala, Vinculo Etxean 20:00etan. [Gaztelaniaz]
Euskera, historia de nuestro patrimonio“, Pili Yoldik eta Xabier Oterok aurkeztuko digute “Euskera” liburua. Bertan euskararen historia aurrehistoriatik XXI. mendera arte aurkeztuko digute ulertzeko modu erraz eta ikusgarrian. Kongresu Atlantiarrean azaldutako euskararen jatorriari eta zabalpenari buruzko azken teoriez ere solastuko da.
Azaroak 14, osteguna, Garesko Udal liburutegian 19:30ean
Sahara gure bihotzean“, Mañeruko Sonia Otxoa eta bere familia aspalditik ari dira lanean sahararren hobetze aldera. Mintzaldian bere esperientziaren berri emanen digu. Argazki erakusketa astebete lehenago paratuta egonen da liburutegian.
Azaroak 16, larunbata, Udaletxeko erabilera-anitzeko gelan, 12:00etan.
27 urte igaro ostean, zertan dago euskararen egoera Nafarroa eta Gares inguruan?“, V. Inkesta Soziolinguistikoaren datuen argitan egoeraren diagnosia eta eztabaida bultzatuko da.
Azaroak 23, larunbata, Vinculo Etxean, 20:00etan.
Eñaut Elorrieta, abeslariaren “Deserriko Kantak” disko berriaren aurkezpena eta bere ibilbide artistikoari errepasoa formatu akustikoan.
Azaroak 23, larunbata, 22:00etan, Aloa tabernan.
Eñauten kontzertuaren ostean, euskal afaria Aloa tabernan. Txartelak 15€tan, Aloa, Euskaltegi, Udaletxe eta hainbat tabernetan salgai.
Deserriko Kantak, aurkezpena

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena