Ze Berri aldizkariak abendu honetan 104. alea kaleratu dut. Doako aldizkari honek urtean 6 ale argitaratzen ditu, gaztelaniaz nagusiki eta Udalen arteko elkarlanak egiten du bideragarri. Horrela, aldizkariaren azalean agertzen den helburu aitortua “Euskararen sustapenerako udalarteko aldizkaria” izatea da. Dena den, Ana Mindegia Uharteko euskara teknikariak zabalago erantzun zuen 50. Ze Berri?-rako elkarrizketan:
“Euskararen inguruko albisteekin jendearengana iritsi nahi genuen, ikusten baikenuen albisteok ez zutela oihartzunik edota egunkarietan oso laburtuta ala erdi ezkutaturik agertzen zirela. Bizi garen ingurunean kontutan harturik, euskaldunen ehuneko txiki batean, nagusiki gaztelaniaz izanen zen aldizkari batean pentsatu genuen, jende guztiarengana iristeko helburuz. Sentsibilizazioa baita Ze Berri?-ren beste helburuetako bat, hau da, euskaldunak ez direnak euskara ikus zezaten, antolatzen ziren gauza anitzak, egin ahal zirenak, azken finean euskara ez dela hizkuntza zaharkitu eta ahaztu bat baizik eta modernoa“.
Gaurkoan baina, Ze Berri?-ren euskarazko atal bat dakarkigu hona, ikasleei egiten ohi zaizkien galderak. Oraingo honetan Lizarraldeko Lorea Albenizek, Estitxu Lanak, Lydia Pejenautek eta Imanol Roigek Fermin Etxegoien-en “Autocarabana” liburuari buruz aritu zaizkigu. Haien iritziak eta hausnarketak ezagutzeko, zabaldu hemen Ze Berri? 104.