Diru-laguntza deialdia Lizarran euskarazko udalekuetarako

Ega Lizarra zeharkatzen
(Wikipediatik hartutako irudia)

Lizarrako Udalak diru-laguntza deialdia eginen du datorren irailean. Honen xedea deialdiaren lehen puntuan zehazten da: “eduki ludikoak, kiroletakoak eta/edo naturarekin harremanetan egotekoak proposatzen dituzten euskarazko udalekuak, D ereduko ikasleentzat antolatzen direnak, sortzen duen gastua hein batean finantzatzea” eta ondotik diru-laguntzaren tamaina zehazten da, gehienez ere 2.070€. Dena den, diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 125 eurokoa izanen da.

Diru-laguntza eskatu ahal izateko “LH edo DBHko ikaslea izatea“, “D ereduko ikaslea izatea (ikastetxe publiko edo ikastolan euskaraz ikasten dutenak)” eta “Estella-Lizarran erroldatua egotea udalekua irauten duen bitartean eta diru-laguntza eskatu eta ebazten den bitartean” beharrezkoa da. Klikatu hemen deialdi osoa ikusteko.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena