Lizarbeibar blogeko bisitari kopurua eta urriko albisterik arrakastatsuenak

http://farm8.staticflickr.com/7440/10623815993_782af4f873_o.jpg
(hilabeteka, 2012ko irailetik 2013ko urrira arte blogean
izan den sarrera kopurua: bisitariak eta bisitak)

Bloga 2012ko irailean sortu genuenetik 22.000 bisitatik gora jaso ditugu; bataz beste hilean 1.578 bisita eta 678 bisitari (bisitariek orrialde bat baino gehiago bisitatu dute). Azken hilean bataz bestekotik gora aritu gara nabarmen 2.621 bisita izan baititugu eta 1.385 bisitari. Hilabeteko bost albisterik bisitatuenak ondoko hauek izan dira:

Albistea Hileko bisitak
EHko duatloia, han ospa dadila eta ez Estellan 490 bisita
EITB bideoa. EHko Mendi Duatloi Txapelketa Lizarran 180 bisita
Argazki galeria ederrak: Euskaraz Bizi Nahi Dut oztopo-lasterketak eta Oteitzako euskararen eguna 152 bisita
EHko Duatloia Lizarran, argazkiak eta jazotakoak 147 bisita
Izarbeibarko euskaltegian taldeak osatzeko ikasle bila 136 bisita
Hain zuzen ere, “han ospa dadila” albistea 490 bisitarekin blogeko albisterik bisitatuenen artean bigarrena izan da. Polemikak ezohiko irakurleak erakartzen ditu? “EITB bideoa” albistea ere, 180 bistarekin TOP10ean sartu da, 7. postuan hain zuzen ere.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena